Quienes somos

Aketza Sanchez > Cabo Billano denda-eskolako ugazaba

Aketza Sanchez Plentzian

-Baina zuk bazenekien arrisku han zegoela. ezta? Supervivientes emon zenerako Gran Hermano ezaguna zen....
-Ez Ni 1999an joan nintzen saioa graba¬tzera, eta 2000an emon zen, Gran Hermano bezala hain zuzren. Gurea TVEk emon behar zuen Al filo de lo imposiblen, baina Telecincok, Gran Hermanoren arrakasta ikusita, berarentzat erosi eta beste modu bareta editatu zuen, interesatzen zitzaiona nabar¬menduz: morboa. Guk ez genekien hala izango zenik, abentura eta biziraupen saioa

«Ospearen aurrean, ihes egitea beste urtenbiderik ez nuen ikusi»

izango zela esan ziguten eta hala sinestu genuen. Gero izan ziren gerokoak. Ez nuen ospea gura eta ihes egin nuen. Bueltatutakoan beste urtne bi emon nituen eskuko telefono saltzaile, baina deseroso nengoen.

-Eta Cabo Billano jaio zen ...
-Bai. Denda izateaz gainera, filosofia neska-mutikoei surf egiten edo piraguaz ibiltzen irakastea da, baina harago joanez: jakin dezatela nondik datorren olatua, zergatik igotzen den marea... Hori, kirolagaz batera: surfa, piragua, eskalada, mountain bike eta urpekaritza.

-Ikasle asko daukazu?
-Badauzkat batzuk. Eta esan behar da surf:lariok kritikatuak izan ginela garai batean. Drogazaleak ginela. halako itxura geneukala. .. Eta begira orain non dagoen surfa. Batbatean, garrantzia dauka Mundakako olatua desagertu edo berrosatu den. Lehen inori ez zion axola. Surfak saldu egiten du, marketinga bertan sartura dago bete-betean. Ni, eskolan, hori gainditzen ahalegitzcn naiz, surfa bizimodua da eta. ()

Aketza Sanchez 30 urteko betangoztarrari, geologia ikasketak amaitutakoan, telebistako biziraupen saio bateta joatea bururatu zitzaion. Etabaki hark bere bizitza aldatu zuen, eta ez onetako. Hiru urte emon zituen munduan zehar bidaiatzen, famaren olatutik ihes egin guran, eta orain Cabo Billano denda-eskola dauka Plentzian. Surfa eta abentura kirolak, horiek ditu gaur bizirauteko armak.

"Surfa bizimodua da, eta hori irakasten ahalegintzen naiz nire eskolan"

-Urte bi dagoeneko Cabo Billanok....
-Istorio osoa kontatuko dizuet. Telebistako saioan parte hartu eta gero nire aurpegia oso ezaguna zen eta askok etabili gura zuten Surf marken komertzial madura hasi nintrzen, eta hura izan zen akatsik handiena. Sakeleko telefonoaren eta agendaren menpe bizitzen hasi nintzen, eta ez dut hori maite. Hartatik ihes egiteko sortu zen denda.

-Eta ez ziren ahalegindu telebisra munduaren sareetan zu harrapatzen?
-Bai, ni ospetsua nintzen saioa amaitu
zenean, eta produktoreek hura erabili gura zu­ten. Crónicas Marcianasera joan behar nin­tzela, eta abar... Ihes egitea beste irtenbiderik ez nuen ikusi eta urtean hiru hilaberez baino ez nuenez lan egiten komertzial modura, gainerako bederatziak urrun emoten nituen:
Asian, Australian ...

-Ez duzu ospea maite, beraz ...
-Ez Bidaia haietatik dena ahaztuta egongo zelakoan buelatu nintzen, baina usteak erdi ustel: autografoak eskatzen zizkidaten, ezin zinemara edo parrandara gustura joan ... Eta ez da amaitu, jendea oraindik akordatzen da.